Uda honetan bueltan da CD Internacionalen Futbol Campusa, gazteek kirolaz gozatzeko, teknika hobetzeko eta talde giro paregabean esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera bikaina.
Campusa 2017tik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta César Benito instalazioetan egingo da, ekaina eta uztaila bitartean.
📅 Datak:
- Ekainak 22–26
- Ekainak 29 – Uztailak 3
🕘 Ordutegia:
08:30etik 13:30era
💰 Prezioak:
- Aste 1: 85€
- 2 aste: 160€
Campusaren barruan, parte-hartzaileek futbolaren alderdi tekniko eta taktikoak landuko dituzte, baita jolasak eta jarduera dibertigarriak ere, giro hezitzaile eta kirolzale batean.
Izen ematea:
Ordainketa hurrengo kontu korrontean egin beharko da:
ES78 3008 0269 9651 4253 8221
Hartzailea: C.D.Internacional de Intxaurrondo
Kontzeptua: Izena eman duena
Edozein zalantza izanez gero, deitu 667 79 07 89 zenbakira.
Izena emateko azken eguna ekainaren 15a.

